Epa denoi,
Lehenik blog honen helburua azaldu nahi dizuet. Gaur egun bizi garen gizarteak kapitalismoa du oinarri. Erostera eta kontsumitzera behartu nahi gaituzte eta kontzientziaz ahaztu gaitezen. Herritarrak gizarteko arazoez gero eta gutxiago axolatzea nahi dute horretarako gehienbat telebista erabiliz. Lehenagoko elizaren funtzioa gaur egun futbol modernoak edo "Salvame" bezalako programa arroxek betetzen dute. Gizartearen opioa dira eta herritarrak hipnotizatzen dituzte, hala gobernuak ezkututik edo batzuetan agerian fraude fiskalak, atxiloketak, adierazteko eskubidearen bortxaketak eta abar gauzatzeko. Politikak askorentzat ez du garrantzirik, politiko guztiak korruptoak direla bai diote. Baina batzuek hori pentsatzen duten bitartean, jaun dirudunak eta espainiar estatuko eskuineko politiko asko herritarrez barre egiten dute, hauek nola gehiago engainatu pentsatzen duten bitartean.
Ez da propagandak dioen guztia sinestu behar, ezta politikoek hauteskunde kanpainetan zin egiten dutena ere. Iritzi kritikoa beharrezko da, eta argi eduki behar da nor dagoen zurekin borrokan edo zure alde.
Nahiz eta hori bistakoa izan, askok ez dute iritzi kritikoa eta masetan mugituz esaten zaien guztia sinestu eta betetzen dute. Horregatik beharrezko da txikitatik hezkuntza on bat jasotzea. Hezkuntza bat non norbanakoari pentsatzen irakasten zaion eta ez besteek diotena betetzera.
Gaur egun euskal irakaskuntza gero eta gehiago hedatzen den arren, informazioa falta da. Liburuetan aurki daiteke baina askotan hauek ez daude geure esku. Faltan izaten du informazioa gazteriak lanak egiterakoan gehienbat ineterneten.
Ondorioz, nahiz eta asko ez dela jakin, egindako lanak eta dokumentuak blogean txertatuz joango naiz. Hauek nahi dituenaren eskuetan egongo dira, kopiatzeko, informatzeko edo informazio gehiagoz osatzeko. Batzuetan momentuan gertatutako berriren bat konpartituko dut, gehienbat politikaren arlokoa izango dena.
Hau da dena espero dut konpartitutako informazioa zuentzat baliogarri izatea. Beste bat arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario