jueves, 12 de junio de 2014

Oroimenaren azala

Gabon,
Gaurkoan "Oroimenaren azala" deituriko liburu bati buruzko lana txertatuko dut. Liburu hau orain dela hiru urte inguru irakurri nuen gazteleraz. Orain dela gutxi ordea, euskerazko formatuan aurkitu nuen eta irakurtzea merezi zuela erabaki nuen.
Liburu hau Jordi Sierra i Fabra deituriko idazle katalan batena da. Berak idatzitako liburu asko irakurrita ditut gehienak gaztelerazko formatuan gutxi baitaude itzulita. Adibidez, berak idatzitako "Un poco de abril, algo de mayo, todo septiembre" liburua zinera adaptatu dute orain dela gutxi.
Jordik idatzitako liburu gehienak gizartean arduratzen duten gaiei buruzkoak dira; hala nola, drogak, matxismoa, arrazismoa...


Oroimenaren azala liburuan Kalil Mtube mutiko afrikarra da protagonista eta honen bizitza azaltzen da. Aitak semea umeen trafikatzaile bati saltzen dionean hasten da eta bere bizitzak hortik aurrera izango dituen tirabirak erakusten dira. Istorioan zehar Kalilek pertsona krudel askori aurre egin behar izaten die eta poliki-poliki gizondu egiten da.
Hemen dator liburuaren fitxa teknikoa eta baita ere liburuaren laburpena. Espero dut zuentzat baliogarri izatea.



Oroimenaren azala



IZENBURUA: Oroimenaren azala
IDAZLEA: Jordi Sierra i Fabra
ARGITALETXEA: Ibaizabal
ORRIALDE KOPURUA: 208 orri
GAIA:
Istorioan, Kalil Mtube mutiko afrikarraren bizitza azaltzen da eta nola hau guztiz aldatzen den bere aitak diru apur batengatik saltzen duenean kakao-plantazio batean lan egitera behartuz. Istorioan zehar Kalilek pertsona krudel askori aurre egin behar izaten die eta poliki-poliki gizondu egiten da.

ARGUMENTUA:
Kalil Mtube, hamabi urteko mutiko afrikarra, Mubalebalan bizi zen bere aita eta bere bederatzi anai-arrebekin. Egun batean, Kalilek bere aita gizon arrotz batekin hitz egiten zegoela ikusi zuen. Berehala konturatu zen bere aitak trafikatzaile bati diru apur baten truke semea saldu ziola. Kalilek ez zuen ulertzen zergatik egin zuen hori aitak, baina pentsatzeko denborarik eduki gabe, Zippo izeneko gizonak Kalilen besotik tira egin eta bere autoan sartu zuen. Zippok berehala azaldu zion Kalili orain bere jabea zela, eta bere plantazioetan lan egingo zuela. Baina Kalil kexatzen segitzen zen.
Autoan ordu batzuk zeramatzatenean, autoa gelditu eta Zippok autoan beste lau ume sartu zituen. Egunak egin zituzten errepidetik bidaiatzen. Gauetan autoan egiten zuten lo umeek, Zippok kanping denda batean deskantsatzen zuen bitartean.
Plantazio ezberdinetan gelditu ondoren, Zippo konturatu zen ezin izango zituela hiru ume gazteenak saldu eta, ondorioz, hauek hiri bateko tren geltoki batetik gertu abandonatu zituen.
Pare bat egun beranduago, Kalil eta Ieoba Bayabei, autoko beste mutikoa, haien bidaiaren helmuga izango zen lekura iritsi ziren. Bertan, Zippok plantazioaren jabearekin eztabaidatu ondoren, honek txanpon batzuk Zippori eman eta Kalil eta Ieoba beren lo egiteko leku izango zen barrakara eraman zituen.
Hurrengo egunean gosaldu bezain laster, gazte guztiak plantazioetara joan ziren, eta han langile batzuek Kalil eta Ieobari zer lan egin behar zuten erakutsi zieten. Ieoba gustura zegoen, benetan uste baitzuen urtero diru kopuru bat jasoko zuela lan egiteagatik. Kalilek ordea, garbi zuen haien jabeak, Manu izenekoak, gezurra esaten ziela eta egunak pasa ahala handik ihes egiteko gogoa handitzen zitzaion.
Egun batzuk beranduago, pinaburuak biltzen zebiltzanean, Ieoba despistatu eta aihotza besoan iltzatu zuen nahi gabe. Kalilek orduan jabearengana lagundu zion, uste baitzuen honek lagunduko ziola Ieoba sendatzen. Baina Manuk ikusi zuenean zauri batengatik lana utzi zutela, asko haserretu zen, eta zigor gisa Kalili bost kolpe eman zizkion zartagin batekin.
Hiru aste beranduago, Kalil ihes egiten saiatu zen. Afaldu ondoren, denak lo gelditu ziren arte itxaron zuen, eta ondoren korrika hasi zen oihanetik zehar. Ordu pare batez korrika ibili ondoren, nekatuta sentitzen zenez apur baterako eseri egin zen. Berehala lo gelditu zen. Motor baten hotsak esnatu zuen Kalil, eta konturatu zenerako, jabea bere aurrean zegoen. Honek Kalil plantazioara bueltan eraman zuen, eta zulo baten lurperatu zuen bi egunez. Hor bakarrik egoteak beldurra eragin zion Kalili eta bakardadeaz sufritu zuen.
Urteak pasatu ziren eta Kalil gizondu egin zen. Langileek kobratu gabe segitzen zuten, urte hartako uzta txarra izan zelako aitzakiarekin. Kalilek gero eta tristura gehiago sentitzen zuen, eta miserian sartzen hasi zen. Orduan ezagutu zuen Naya eta honek dena aldatu zuen. Naya azal iluneko emakume gazte bat zen eta sukaldean lan egiten zuen. Kalilek izugarri gogoko zuen Naya, baina ez zuen bere hizkuntzaz hitz egiten eta ondorioz ez ziren elkar ulertzen. Nayak Kalili esan zion haurdun zegoela eta honek hori munduko gauza zoragarriena balitz bezala hartu zuen. Denborarekin Naya eta Kalil elkarri konpainia egiten hasi ziren, eta gauetan ohean elkarrekin etzaten ziren.
Denborak aurrera egin zuen eta heldu zen Nayak haurra edukitzeko momentua. Sukaldeko beste emakumeek lagundu zioten. Kalili emakumeen gelan sartzen utzi ziotenean, Naya hil egin zela konturatu zen eta guztiz tristetu zen. Egun batzuk beranduago, bere lagun Ieoba ere hil egin zen, Gineako harra baitzuen gorputz barruan. Bi heriotz horiek errealitatera bueltatu zuten Kalil eta bere gorrotoa izugarri hasi zen.
Hurrengo egunean, sukaldetik janari apur bat lapurtu eta gaua heltzean ur biltegi gainera joan zen, han ezkutatzera. Hurrengo goizean, Kalil desagertu zela konturatu bezain laster, Manu irainka hasi, bere motozikleta hartu eta Kalilen bila joan zen. Berdina egin zuen hurrengo egunean ere, baina inolako emaitzik gabe. Bere desagerpenaren hirugarren egunean, kakaoa garraiatzeko kamioia heldu zen, eta Kalil bertara igo zen. Kamioia berriro ere martxan jarri zenean, Kalilek askatasunaz gozatu ahal izan zuen. Kamioian joan zen, Daloa izeneko hiri batera heldu ziren arte. Han, Kalilek Ama Naru ezagutu zuen. Hau berehala bere lagun min bilakatu zen eta berarekin batera eskolara joaten hasi zen. Ikasi ondoren eskola garbitzen zuen eta horren truke irakasleak jaten ematen zion. Eskolara joan zen ikasturtea bukatu zen arte, eta ondoren irakasleak emandako diru apurrarekin berriro bere jaiotza herrira bueltatzea erabaki zuen.
Hurrengo goizean Malira zihoan autobusa hartu zuen. Bidean poliziarekin topo egin zuen eta, Kalilek paperak ez zituenez, autobusetik kanporatu eta errepidean utzi zuten. Nekatuta sentitzen zen Kalil eta, konturatzerako, lapur batzuk agertu eta bahitu zuten. Hauek kamioi bateko kaiola batean sartu zuten Kalil, beste hamalau gizonekin batera.
Astebete errepidean joan ondoren, itsasora heldu ziren eta han kaiolak itsasontzi batera pasatu zituzten. Kalilen zoritxarrerako, itsasontziko sotoan utzi zuten beste 200 gazterekin batera. Itsasontzia portu batzuetan gelditu zen, baina inoiz ez zieten bertan lehorreratzeko baimenik ematen. Hori ikusita, itsasontziaren jabeak erabaki zuen esklabu guztiak kareleko korridoretik uretara botatzea.
Kalilen txanda iristean, korrika hasi zen, eta gela batean zegoen aireztapen kanaletik sartu zen. Han denbora askoan ezkutatuta egon zen, Kalili pare bat aste iruditu zitzaionak. Hala bada, momentu batean gosez hiltzen ari zela sentitu, eta bere ezkutalekutik irtetzea erabaki zuen. Irten bezain laster lurrera erori zen, eta orduan itsasontzia mihatzen ari zen ofizial batek aurkitu zuen. Kalilek berehala konortea galdu zuen.
Esnatu zenean, ospitale batean zegoen eta berari begira jende asko zegoen irribarrez.
Bost urte beranduago, Kalilen istoria egunkari guztietan zabaldu zuten. Kalilek, jada hogei urterekin, Afrikako jendeari beren haurrak ez saltzeko konbentzitzea zuen helburu.

NARRATZAILEA: Liburu honetan, narratzailea protagonista berbera da, beraz 1.pertsonan kontatuta dago  eta ondorioz narratzailea orojakilea da.
DENBORA: Istorioak hiru eta lau urteen artean irauten du. Istorioaren garapena lineala da baina momentu batzuetan flash-back teknika erabiltzen du iraganeko amaren edo bere herriaren oroitzapenak kontatzeko. Epilogoan, bost urteko salto bat egiten du etorkizunaren zati bat kontatzeko.
ESPAZIOA: Gertakizunak gehienbat kakao plantazioan gertatzen dira, baina baita bere jaiotze herrian, Mubalebalan hain zuzen, Daloan eta esklaboak garraiatzeko erabilitako itsasontzian. Espazio hauek errealak direla esango nuke, liburuan agertzen diren herrialdeak eta hiri gehienak existitzen baitira.
IRITZI KRITIKOA:
Liburu hau asko gustatu zait eta oso erraza egin zait irakurtzeko, nahiz eta momentu batzuk gordinegiak iruditu. Istoria oso erreala da, orain dela gutxi arte eta oraindik ere nahiz eta toki gutxiagotan umeen trafikoa egiten baitute, hauek oso eskulan merkea baitira. eta irakurlea liburu barnean murgiltzea errazten du. Pertsonaien izaera ondo osatua daudela uste dut, bakoitzak dituen kontradizioak azalduz. Protagonistaren izaeran eboluzio azkar bat ikus dezakegu, saldua denetik ospitalean esnatzen den arte.
 

10 comentarios: