Duela aste bat gutxi gorabehera, ekainak 11an hain zuzen, Espainiako Auzitegi Nazionalak 26/11 auzian epaitutako 40 gazte independentistak absolbitu zituen. Hauek, Segi gazte erakunde ilegalizatutako kideak izatea egotzita urria eta urtarrila bitartean epaituak izan ziren. Hasierako fiskalaren zigor eskaera seina urtekoa zen.
Azkenean, Manuela Fernandez eta Ramon Saez epaileek gazte hauek ETArekin edo kale borrokarekin harremana izatea ez dela frogatu ez dute.
Ongi gogoratzen dut sarekadaren eguna. Orain 5 urte atxilotu, basaki torturatu eta espetxeratu zituzten.
Behin-behineko espetxealdian urteak eman zituzten epaiketaren zain zeuden bitartean.
Baina hainbete denbora espetxean eman ondoren orain aske daude. Albiste hau pozgarria da euskaldun guztiontzat baina hala ere, borrokan jarraitu behar dugu oraindik ehunka euskal herritar mehatxatuak baitira beren epaia itxaroten duten bitartean. Gainera lehen aldiz, epaileek torturen bidez hartutako deklarazioak zalantzan jarri ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario