Badakit denbora dexente pasa dela azken sarreratik eta egia esanda blogaz ahaztuta negoen. Baina gaur sarean nenbilela kasualitatez aurkitu dut eta zer hobe beste lan bat igotzea baino?
Gaurkoan filosofian duela urte bat inguru barneko eta kanpo askatasunari buruz eginiko lan edo hausnarketa antzeko bat dakarkit. Nahiko interesgarria iruditu zitzaidan jarrera ezberdinak alderatzeko aukera ematen baitu.
Kanpoko eta
barneko askatasuna
Kanpoko askatasuna: nahi dugun tokira joateko
eta egoki deritzogun eran jokatzeko aukera da, betiere legeak onartutakoaren baitan.
Kanpoko askatasuna gizarteko esparru juridiko ezberdinen araberakoa izango da.
Adibidez, zure ideiak zabaltzeko eskubidea izatea (adierazpen askatasuna). Hau
diktadura garaian edo espetxean deuseztatzen da.
Barneko askatasuna (nahimenaren askatasuna)
dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea da.
Adibidez, nahi duzuna pentsatzeko aukera. Hau substantzia estupefazienteen
bidez edo hipnosiaren bitartez galdu daiteke.
Barne askatasuna izatea ezinbestekoa da kanpo
askatasuna izateko. Baina kanpo askatasuna ez da baldintza barnekoa izateko.
Bai kanpoko eta bai barneko askatasuna
urratzeko era bat, pertsona bat koma egoeran egotea izan daiteke.
Barne askatasuna izateko onartu beharrezkoak
dira baldintza hauek:
·
Determinatuta ez egotea
·
Irrazionala (arbitrarioa) ez
izatea
·
Aukera ezberdinen inguruan
hausnartzea, erabaki onena aukeratzeko
Barneko askatasunaren inguruan dauden jarrera
ezberdinak:
- Determinismoa: Den-dena zerbaiten kausaz gertatzen delako uste osoa dutenen jarrera. Jarrera honek askatasunez jokatzeko aukera guztiak ukatzean datza.
Determinismo motak:
- Determinismo kosmologikoa: patua. Estoikoek sortu zuten pentsatzeko era hau, Heraklito Efesokoaren doktrinara joaz. Hauen ustetan, guztiak du arrazoi bat, eta arrazoien multzoak ezin duenez infinitua izan, guztientzat balio duen arrazoi bat egon behar du, unibertsoa zuzentzen duen legea hain zuzen. Honek gizakien patua ezartzen du. Pentsatzeko era honek bi mundu ezberdinetan zatitzen zuen askatasuna: alde batetik kanpo askatasuna, patuaren esku dagoena; eta bestetik barne askatasuna, barne oreka mantenduz patua onartzean datzana.
- Determinismo teologikoa: predestinazioa. Kontrarreforma katolikoaren ondorioz sortu zen pentsatzeko era hau. Protestanteen ustetan, gizakia predestinatua dago eta ondorioz ez du askatasunik nahi dituen erabakiak hartzeko. Katolikoek, ordea, nahiz eta gizakia predestinatua egon, aukeratzeko tarte bat duela uste dute.
- Determinismo zientifikoa: Pentsamolde hau erredukzionista da, munduko fenomenoak kausa bakar batek determinatzen dituela defendatzen baitu.
Determinismo mota ezberdinak daude:
a.
Monismo fisikalista: Pentsamolde
honen esanetan, unibertsoan existitzen den oro lege fisiko batengatik
determinatua dago. Jarrera hau babesten zuen Einsteinek.
a.
Determinismo fisiologikoa: Hauen
ustez, ekintza askeak deritzogunak organismo bizidun ezberdinen fisiologiaren
atzeko legeen bidez determinatuak dira. Ivan Pavlovek babesten zuen jarrera
hau.
b.
Determinismo psikoanalitikoa:
Pentsamolde honen ustetan, giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten dira.
Sigmund Freudek babestu zuen hau.
c.
Determinismo ekonomikoa: Jarrera hau
marxismoak defendatu zuen eta historiako garai bat aztertzean ekonomiari
begiratzea babesten zuten.
d.
Determinismo genetikoa:
Determinismo honen ustetan, bakoitzaren biologian (herentzia genetikoan) daude norberaren ekintzen kausak.
Determinismoari
eginiko kritika: Jarrera erredukzionista bat babestuz gero, ezinezkoa da
ekintza batzuk justifikatzea: erantzukizuna eskatzea, epai morala, sorkuntza
estetiko zein zientifikoa, mundu moral, juridiko, politiko edo erlijiosoa
egotea.
- Askatasun baldintzatua: Hainbat faktorek baldintzatu dezakete eta herentzia genetikoa du oinarri. Honen arabera, ekintza bat askatasunez egiten dugula uste dugu, nahiz eta baldintzatuak izan. eta ondorioz ez gara guztiz aske.
No hay comentarios:
Publicar un comentario