Zelan doa uda? Aurrekoan ordenagailuan garbiketa lanetan nenbilela lizeoan nenbilela irakurritako liburu bati buruz eginiko lan bat aurkitu nuen eta hona igotzea pentsatu nuen. Liburuaren izenburua Azken urtea Lizeoan da eta Joxemari Iturralde idazle Tolosarrak idatzirikoa da. Iturralde Pott Bandako kide izan zen besteak beste Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Liburu ugari argitaratu izan ditu orain arte, eta denak ez badira ere, hauetako ugari irakurrita ditut, bere idazteko modua erraza egiten baita irakurtzeko orduan.
Azken urtea Lizeoan liburuan batxilergoa ikasten dabilen RAF neskatoaren eta bere ikaskideen gorabeherak kontatzen dizkigu Iturraldek estilo sinple eta arin batean. Aurrekoan bezala, liburuaren fitxa teknikoa eta baita liburuaren laburpena ere orrian atxikituta doaz. Espero dut zuentzat baliogarri izatea.
IZENBURUA: Azken urtea Lizeoan
IDAZLEA: Joxemari Iturralde
MARRAZAKILARIA: Javier Erostarbe
ARGITALETXEA: Ibaizabal
ORRIALDE KOPURUA: 248 orri
GAIA:
Istorioan, RAF
ezizena duen hemezortzi urteko neska da protagonista. Honek aurreko urtean
amaren heriotza jasan ondoren, erabat okertu zen ikasketetan eta ondorioz
batxilergo azken urtea errepikatzen dago aurten. Lagun berriak egin eta gainerako
ikasleak zanpatu eta menderatzen saiatzen dabiltzan mutil talde baten atzetik
hasten da, hauen planak hondatzeko.
ARGUMENTUA:
RAF ezizena zuen hemezortzi urteko neska bere
institutu ondoan bizi zen bere aita Lizeoko atezaina baitzen. RAF Latineko
klasean zegoen, Mackito zuzendariarekin pasiloetatik pasatzen ikusi zutenean.
Mackitok RAF-k bezala hemezortzi urte zituen eta batxilergoko bigarren urtea
errepikatzen ari zen. Mutil ganberro bat zen eta bere beste lagun batzuekin
batera irakasleei eta gainerako ikasleei bromak gastatzen pasatzen zuen
denbora. Atsedenaldian jakin zuten zuzendariak Mackito harrapatu zuela
laugarren mailako gelako zakarrontzia erretzen baina ematen zuen ez zutela
batere zigortu oso harro baitzebilen hurrengo orduetan.
Hurrengo astean Tximitxa ezizena zuen irakaslearen
autoa erre eta lababo batzuk apurtu zituzten, eta horrek irakasleak adi jarri
zituen. RAF eta bere lagun taldeak susmoa zuten, bihurrikeria horiek Txufo eta
Aberatsaren koadrilak eginak zirela, hala, Mackito harrapatu izana mendekatzeko.
Hala ere, hauek ez zuten frogarik eta isilik gelditzea erabaki zuten.
Arratsaldean, RAF bere txakur Bolki paseatzera
joan zen, bere eguneroko paseoan eginez. Etxera bueltatzerakoan, Lizeo ondotik
igaro eta RAF-ek departamentuetako batean argia piztuta zegoela kusi zuen.
Horrek asko harritu zuen, jakinik ia gaua zela. Orduan Lizeoan sartzeko, bere
aitaren giltzak hartu eta institutuan barrena sartu zen. Pare bat pisu igo
ondoren konturatu zen departamentu batean, bere arteko maisu zen Anselmo zegoela
beste neska batekin amodioa egiten. RAF urduri jarri zen eta ahalik eta
azkarren etxera joan zuen.
Hurrengo egunean, RAF-ek bere ikerkuntza kontatu
zien bere lagun Kathi, Gari eta Rosanari. Hauek plan bat egin zuten hala
Lizeoan gertatzen ziren amodio bitxietaz konturatzeko. Bazkaldu ondoren, RAF-i Gari
hurbildu zitzaion eta Txuforen koadrilakoek egindako azken mehatxua kontatu
zion. Horrek RAF haserretzea eragin zuen. Nazkatuta zegoen Txufo eta beren
lagunez eta plan bat jarri zuen martxan. Arratsalde hartan, Lizeoa itxi
zutenean, RAF bere aitaren giltzekin barrura sartu eta iragarki paneletara
hurbildu zen. Han, Txuforen koadrilakoen kartelak kendu, eta haiek mintzeko
ohar anonimoak jarri zituen.
Egitasmo horrekin segitu zuen RAF-ek aste pare
batez inguruan. Gero Txufo eta bere lagunak adi jarri ziren iragarki
paneletatik pasatzen zen jendeaz eta beren susmoak handitu zituzten, ondorioz
RAF-ek hori egiteari utzi zion.
Hurrengo ostiralean RAF paseo bat ematen ari zela,
Lizeoko parking-ean bi auto bakarrik zeudela ikusi zuen, Anselmo eta Inesena.
Orduan konturatu zen bere arteko irakasle Anselmo, ingeleseko andereño Inesekin
egongo zela departamentuan amodioa egiten. Horrek asko harritu zuen RAF, bai
bazekien Anselmo Rafaelarekin zegoela bizitzen, bikote bezala.
Hurrengo astean batxilergoko ikasleak Rablón
mendikatera zihoazen aste batez. Irtenaldian ondo pasatu zuten nahiz eta
eguraldi ona ez egin. Irtenalditik bueltan klasean zeudela, polizia agente
batek ikasleei banaka-banaka galdeketak egiten hasi zen. Ikasleek ez zuten ezer
ulertzen baina berehala, zurrumurruak zabaldu ziren hildako bat zegoela
Lizeoan. Bazkaltzean RAF etxera joan
zen, eta han bere aitak gertatutakoaren informazioa eman zion. Hala, jakin izan
zuen Ines, ingeleseko andereñoa hil egin zela pozoituta eta poltsikoan nota bat
zuela heriotzaren errua Anselmori botaz. Momentu horretan gogoratu zen
txikiagoa zenean Inesen bikia ezagutu zuela eta biak berdin berdinak zirela,
eta pentsatu zuen, agian Inesen bikia izan zela hildakoa.
Lizeoko nahasmenduarengatik ikasleei hiru egun jai
eman zieten. RAF-ek bere aitarekin eta Matias atezainarekin hitz egin ondoren
misterioa argituta zegoela uste izan zuen. Baina hilabete batzuk beranduago
Inesen gutun bat jasotzerakoan argitu izan zuen benetan misterioa.
Hala jakin izan zuen Inesen bikia aspalditik
bihotzeko arazoak zituela eta behin medikuan zegoela hil egin zela. Inesek
gorpua tanatoriora eraman ordez, Lizeora eramatea erabaki zuen eta ondoren
Matias atezainaren laguntzarekin Inesen gorpua irakasle gelan utzi zuen. Ines
haserre zegoen Anselmorekin, honek alde batera utzi baitzuen Ines eta kasu
egiteari utzi baitzion. Ondorioz bere bikiaren poltsikoan nota bat jarri zuen
heriotzaren errua Anselmori botatzen.
Hori guztia argitu ondoren RAF Kataluniako
unibertsitatera joan zen, bertan ikasten segitzeko.
NARRATZAILEA: Liburu honetan, narratzailea protagonista
berbera da, beraz 1.pertsonan kontatuta da eta ondorioz narratzailea orojakilea
da.
DENBORA: Istorioak ikasturte bat eta hurrengo uda
irauten du. Istorioaren garapena lineala da baina momentu batzuetan flash-back
teknika erabiltzen du iraganeko oroitzapenak kontatzeko.
ESPAZIOA: Gertakizunak gehienbat Leroux Lizeoan
gertatzen dira. Baina beste batzuk RAF-en etxean eta hirigunean ere garatzen
dira. Espazio hauek errealak direla esango nuke, nahiz eta zer herritan
kokatuta dauden ezin jakin.
IRITZI KRITIKOA:
Liburu hau asko gustatu zait eta oso erraza egin
zait irakurtzeko. Istorioa nahiko erreala da, eta horrek irakurlea liburu barnean
murgiltzea errazten du. Pertsonaien izaera ondo osatua daudela uste dut, baina
protagonista umeegia azaltzen da hemezortzi urte edukitzeko.
messirve
ResponderEliminarrtt
Eliminarvisite albania🤑👌
ResponderEliminarVisite albania🤑👌
ResponderEliminargracias maG, y pa las k sea de nota un 10
ResponderEliminarGracias mi son eres un real
ResponderEliminarDe verdad que eres un real, mi son messi bocadillo de chorizo
ResponderEliminarZaka Zannouti
PALOMITAS
ResponderEliminarwey he aprobado, gracias por esta baina weyyyyy, te invitaria a unos tacos wey, pero soy un niño rata xddd.
ResponderEliminarBERBERECHOS
ResponderEliminarGracias por este tremendo resumen gracias mison pa las que sean hermano
ResponderEliminarhijos de puta he sacado un puto 10. Manin eres un puto real
ResponderEliminarmi son mi real gracias por este resumeniko he sacado un 10
ResponderEliminarGracias hijo de puta he aprobado el puto libro este de mierda gracias a este puto resumen hermano me has salvado la evaluacion gilipollas
ResponderEliminar