Gabon,
Oraingoan duela urte pare bat egin nuen lan bat dakarkit. Hau gizarte arloko lana da eta XV, XVI eta XVII.mendeetan eginiko artelan famatu batzuen behaketa da. Lan hau egin nuenean apur bat aspergarria iruditu zitzaidan, baina egiten hasi nintzen bitartean gaiarekiko interesa piztu zitzaidan eta pintura edo eskulturen historiaz hobeto eta gehiago informatu nintzen. Zuei ere gauza bera egitera animatzen zaituztet, artelan hauek benetan ikaragarriak baitira eta espero dut informazioa baliagarri izatea.
Pintura
Rubens.
Leuciporen alaben bahiketa:
Peter Paul Rubens pintore Belgikarra izan zen, eta Barroko estiloko artista prestigiotsuenetako bat izatera heldu zen. 1577ko ekainaren 28an jaio zen Alemanian, eta 1640ko maiatzaren 30an hil zen, Flandrian. Antwerpeko eskolan ikasi zuen, eta bere lan gehienetako gaiak paisaiak, erretratuak, gai erlijiosoak edo mitologikoak ziren. Bere margotzeko era beste artista batzuengandik hartu zuen, hala nola, Tiziano, Miguel Ángel edo Caravaggio.
Bere lan garrantzitsuetako batzuk hauek dira: “Parisko epaiketa”, “Leuciporen alaben bahiketa”, “Bako eta Ariadna”, “Lermako dukearen erretratua”, “Isabel de Valois”, “Ganimedesen bahiketa” eta “Europaren bahiketa”.
Leuciporen alaben bahiketa izeneko koadroa 1618.urtean egina izan zen. Koadro hau, oleoaren teknika bidez, tela gainean egindako pintura bat da eta bere neurriak, 2,22m x 2,09m dira. Gaur egun, Munich-eko Alte Pinakothek-en aurkitu dezakegu.
Bere margolan hau, Leuciporen alaben bahiketa deiturikoa, mitologiako pasarte batean oinarrituta dago, non Zeus eta Ledaren semeek Leucipo erregearen alabak bahitzen dituzte, Kupidoren laguntzaz. Erregearen alabek beren lehengusuekin edukiko zuten ezkontza oztopatzea zuten helburu, hala beraiekin ezkon zitezen.
Ez du hirugarren dimentsioa lortzen, baina pertsonaiak eta paisaiak plano ezberdinetan agertzen dira eta sakontasuna lantzen du. Teknika oraindik ez du sakonduta.
Argia zerutik datorrela dirudi, eta Leuciporen alaben gorputz eta aurpegietan islatzen da, hauek besteen gainetik nabarmenduz. Koloreak deigarriak dira, eta kolore bizi hauek erabiliz, kontrastea sortzen du.
Espazioa ondo betetzen du. Koadro erdian zaldunak indarkeriaz, Leuciporen bi alabak eramaten saiatzen dira. Bazter batean, zaldi baten ondoan apur bat ezkutatuta Kupido agertzen da. Pertsonaien atzean paisai natural bat ageri da, hodei batzuekin, eta urrunean, perspektiba erabiliz, landak erakutsiz, sakontasuna handitzeko.
Oleo honetan ageri diren pertsonaiak mitologikoak dira. Alde batetik Leuciporen alabak daude, Febe eta Hilaira, eta bestetik Zeus eta Ledaren seme diren Castor eta Polideuces. Koadro honetan Kupido ere ageri da. Alabak biluzik agertzen dira eta zaldunak ordea armaduraz hornituta.
Pertsonaien ardatza gurutzatutako diagonalak dira, eta mugimendua islatzen dute. Leuciporen bi alabek koadrotik irten nahi dutela dirudi.
Leuciporen alaben aurpegietan izua da nabari, eta laguntza eske daudela dirudi.
Caravaggio.
Dabid eta Goliat:
Michelangelo Merisi da Caravaggio margolari italiarra izan zen. 1571an
Milanen
jaio zen eta 1610an
Porte Ercolen hil zen. Barrokoko pinturaren sortzaile nagusienetako baten gisa
kontsideratua dago. Bere lehen ikasketak bigarren mailako irakasle batekin egin
zituen Simone Peterzanok-ekin eta gero beste Veneziako artista batzuen obretatik
ideiak hartu zituen. Hasieran, margotzerakoan bere gaiak bodegoiak ziren, baina
denborarekin batez ere obra erlijiosoa jorratzen hasi zen. Bere pinturetako
modelo gisa, herriko jendea erabiltzen zuen.
Bere lan
garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: “Gaztea fruta jasotzen”, “Karta
jokalariak”, “Bako gaixorik”, “Zorte ona” eta “San Pablorekin elkarrizketa”.
“Dabid eta
Goliat” izeneko koadroa Caravaggioren gertuko noble batek eskatua izan zela
uste da, 1617.urte aldera, baina bildumetan ez da ageri 1781a arte. Koadro hau,
oleoaren teknika bidez, mihisearen gainean, egindako pintura bat da, eta bere
neurriak, 110,4cm x 91,3cm dira. Gaur egun, Madrilgo Prado museoan aurkitu
dezakegu.
“Dabid eta
Goliat” margolanak gai erlijiosoa du, eta Antzinako Testamentuko pasarte batean
oinarrituta dago. Bibliako historiak Dabid
eta Goliaten arteko borroka kontatzen du. Dabidek Goliaten desafioa onartu, eta
gero bere hondarekin hiltzen du. Caravaggiok pintura egiterakoan, Dabid
Goliaten burua soka batez lotzen ari den momentua aukeratzen du. Caravaggiok
margolan honetan bere aurpegia erretratatzen du Goliatenean.
Barrokoko
pintura bat da eta erabilitako eskala tenebrismoa da. Fondoa iluna uzten du eta
pertsonaien gorputzak argi bortitzez argitzen ditu, hala begiradak toki jakin
batzuetan bideratzeko. Kontraste handia egiten du eta indarrezko espresio asko
eratzen ditu beren aurpegietan, hala eszena tenebrosoa eratuz. Erabiltzen
dituen kolore ilunak naturalismoaren ezaugarri nabarmen bat da. Espazioa ondo
betetzen du, baina hain marko txikiaz estutasuneko sentsazioa eragiten du
koadroak ikusleengan.
Oleo honetan
ageri diren pertsonaiak Bibliako pasarte batekoak dira: Goliat soldadu-erraldoi
bat zen eta Dabid mendian egoten zen artzaina. Dabiden eskuek mugimendua adierazten
dute soka estutzen ari dela. Goliaten aurpegiak sufrimendua adierazten duen
bitartean, Dabidek lasaitasuna islatzen du.
Piero
della Francesca. Jesus zigortzen:
Piero della
Francesca margolari eta matematikari italiarra izan zen. 1415.urtearen inguruan
jaio zen, Borgo del Santo
Sepolcron, eta 1492ko
urriaren 12an hil zen.
Errenazimenduko margolari handienetako bat bezala kontsideratuta dago. Bere
margolanetan perspektiba asko landu zuen. Freskoak egiten ere bikaina zen. Antonio de Anghiari izeneko maisu baten
tailerrean hasi zituen bere ikasketak eta Erroman, Ferraran, Riminin eta
beste hainbat tokitan garatu zituen. Lantzen zituen gaiak gehienbat erlijiosoak
izaten ziren.
Bere lan esanguratsuenetako
batzuk hauek dira: “Kristoren bautismoa”, “Flagelazioa (Jesus zigortzea)”, “Birjina
umearekin eta Federico da Montefeltrorekin” eta “Senigalliako
birjina”.
“Jesus zigortzen”
deituriko koadro 1444 eta 1449 urteen artean egina izan zen. Nahiz eta garai
hartan Federico de Montefeltrorentzat
lan egin, Piero della Francescak aipaturiko koadroa enkargurik jaso gabe egin
zuela uste da.
Koadro hau oleo
eta tenpera pintura izeneko teknikaren bidez egina izan zen, eta bere neurriak
59cm x 81,5 cm-koak dira. Gaur egun, margolan hau Urbinon
dagoen Marken Galeria Nazionalean aurki daiteke.
“Jesus zigortzen”
deituriko koadroak gai erlijiosoa jorratzen du. Obra honetan bi eszena ezberdin
ikus daitezke. Alde batetik, ezkerraldean, Pilatos ageri da tronu batean
eserita, Kristo zigortzen ari den bitartean. Beste aldetik, eskuinean, lehen
planoan, hiru gizon hitz egiten ageri dira, aurreko eszenatik guztiz kanpo
egongo balira bezala.
Obra honetan, artistak
hirugarren dimentsioa lortzen du, horretarako perspektiba erabiliz, eta erraz
sailkatu ditzakegu ageri diren bi plano ezberdinak. Bigarren planoko
pertsonaiak txikiago agertzen dira eta eskailerek sakontasun eta bolumena
adierazten dute.Kolore biziak erabiltzen ditu, eta zuriarekin kontraste handia
lortzen du. Argia zerutik dator baina nahiko laua dirudi, eta itzal txiki
batzuk eratzen ditu. Pertsonaiak nahiko hieratikoak dira eta ez dute
sentimendurik adierazten. Espazioa ondo betetzen du, horretarako pertsonaiak
eta pare bat eraikin ipiniaz.
Perugino.
Giltza ematea:
Pietro Perugino
italiar margolaria izan zen eta Cinquecentoko artista nagusienetako bat ere.
1448an jaio zen Perusan, Tiberretik gertu, eta 1523an hil zen. Umbriako
eskolako pintorea izan zen eta bere margolanek Piero della Francesca
eta Verrocchioren eragina izan zuten,
azken hau bere irakasle izan zen. Perugino Rafaelen irakasle izan zen.
Vatikanoko Kapera Sixtinako freskoen zati bat margotu zuen. Bere lanetako gaiak
gehienbat erlijiosoak izan ziren.
Bere lan
garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: “Birjinaren ezkon-hitza”, “Kruzifikazioa”,
“Giltza ematea”, “Errukia” eta “San Bernardoren bisioa”.
“Giltza ematea”,
deituriko koadroa 1481.urtearen inguruan egin zen. Koadro hau, freskoaren
teknika gauzatuz egin zen eta bere neurriak 335cm x 550 cm-koak dira. Gaur
egun, Vatikanoko Kapera Sixtinan dago.
Obra honek gai
erlijiosoa du eta Jesusek San Pedrori zeruko giltzak ematen dion momentua ikus
daiteke. Bibliak dio, Jesusek San Pedrori zeruko giltzen jabea egitean lurreko
lehen ministro izendatzen duela, bere lurreko ordezkari. Pertsonai nagusiak
koadroaren erdian ageri dira, Jesus eta San Pedro, jendez inguratuta.
Koadroak
hirugarren dimentsioa lortzen du. Perspektiba ere lantzen du, hala sakonera eta bolumena lortzeko. Gainera,
Peruginok konposizio simetriko bat eratzen du paisaian, eraikinetan eta
pertsonaien banaketan. Bestalde, bere teknika ona dela ikus dezakegu
pertsonaien arropetan adibidez, tolesdura guztiak markaturik baitaude. Margolan
honetan Peruginok kolore ilunak erabiltzen ditu, lurrean eta zeruan izan ezik,
hala kontrastea handia eragiten. Itzalak eratzen ditu lurrean errealismo
gehiago emanez. Pertsonaien ardatzak bertikalak dira eta ez da mugimendurik ageri.
San Pedrok esker ona adierazten du bere begietan eta bere aurpegiko espresioak
horri laguntzen dio.
Eskultura
Verrochio.
Colleoni Condotieroa:
Andrea del Verrocchio, Verrocchio bezala
ezaguna, margolari, eskultore eta urregile italiarra izan zen. 1435an jaio zen
Florentzian eta 1488an hil zen Venezian.
Leonardo da Vinci-ren irakasle izan zen. Bitxigile bezala hasi zen lanean, eta
adituen ustetan Donatelloren ikasle izan litekeen. Verrocchiok Donatelloren,
Rossellinoren eta Antonio Pollaiuoloren influentziak jaso zituen bere lanak
gauzatzerakoan. Bere lanen gaiak
erlijiosoak, zaldienak eta mitologia gai biblikoekin nahastua ziren.
Beren lan nabarmenak hurrengo hauek dira: “Kristo
eta Tomas santua”, “Kristoren bautismoa”, “Birjina Juan Bautista eta Donato
santuekin”, “Tobias eta aingerua”, “David”, “Coleoni Condotieroa”, “Kristoren
susperraldia”, “Giuliano de Medici” eta “San Tomasen duda”.
Verrocchiok “Coleoni Condotieroa” izeneko eskultura 1481
eta 1488.urteen artean egin zuen gutxi gorabehera, baina ezin izan zuen bukatu,
hil egin batzen. Enkargua 1579an egin zion Venezia hiriak, urte batzuk lehenago
hil zen mertzenario baten ohoretan. Gaur egun, eskultura hau, San Giovani eta
San Pablo plazan dago, San Markos eskolaren parean, Venezian.
Basea
780cm x 410 cm-koa da eta brontzeaz egina dago. Eskultura hau Bérgamo
Bartolomeo Colleoni-rena da, 1475an hil zen mertzenarioarena. Hasieran,
eskultura San Markos plazan jarri behar zuten mertzenarioak hala eskatu
baitzuen hil aurretik, baina herritarrei gehiegizkoa iruditu zitzaien.
Obra honen konposizioa orekatu da, eta lasaitasuna
adierazten du. Agertzen diren mugimendu bakarrak zaldiaren aurreko hanka batena
dira. Ez dira sentimenduak ageri eta espresioak oso hieratikoak dira,
eskulturarekin oreka mantenduz. Modelatua leuna da, hala soldaduaren perfekzioa
adierazteko.
Bernini.
Luis XIV:
Gian Lorenzo Bernini eskultore italiarra izateaz gain, margolari eta
arkitektoa ere bazen eta barrokoko artista esanguratsuenetako bat izan zen. Napolin
jaio zen 1598ko
abenduaren 7an
eta Erroman
hil zen 1680ko
azaroaren 28an. Bere lehen ikasketak bere aitarengandik jaso
zituen, Pietro, eskultore manierista zena, eta Berniniren lan batzuetan bere
influentzia nabaria da. Bere artelanen gaiak gehienbat
hurrengo hauek ziren: erlijiosoak (martirioa, estasia), hilobi-gaiak (makabroak),
zaldienak, iturriak eta mitologikoak.
Beren lan nabarmenak hurrengo hauek dira: “Apolo eta Dafne”, “David”,
“San Pedroren plaza”, “Santa Teresaren estasia”, “Longinoak”, “Urbano VII-aren
hilobia” eta “Lau ibaien iturria”.
“Luis XIV.ena” deituriko estatua hau, 1677.urte inguruan
egina izan zen eta Luis XIV.enak berak enkargatu zion Berniniri, Versallesko
jauregian jartzeko. Erregeari ez zitzaion askorik gustatu eta Versallesko leku
ezkutu batean ipini zuen, jendeak ikus ez zezan. Denborarekin, estatua
hondatzen joan zen, eta erasoak jaso zituen, horregatik museo batean gorde
zuten eta hiru kopia egin zituzten: bata, Versallesko jauregian jartzeko;
bestea, Louvre museoko aurreko plazan eta azkena, AEB-etako Jacksonville
herrian.
Eskultura marmolez egina dago eta gai mitologikoa du.
Mitologiako Herculesen errepresentazio bat da, zaldiarekin su gainetik pasatzen
ari den bitartean bere arima garbitzeko. Berninik Luis XIV.ena irudikatu zuen,
hala, estatua monarkia absolutuaren boterearen adierazle bezala erakusteko.
Estatua honen konposizioa diagonala da eta mugimendua edo
akzioa adierazten du, baliabide ezberdinen bitartez: zaldiaren hankak
altxatuta, zaldiaren ilea atzerantz botata, pertsonaiaren gorputza okertuta,
lurreko sugarrek… Ondo modelatua dago
eta testura ezberdinak nabari daitezke, sentsazioari garrantzia emanez. Luis
XIV.aren begietan ausardia ikus daiteke eta bere gorputzak indarra eta boterea
islatzen dute.
Bernini.
Albertoni Beata:
Gian Lorenzo Bernini eskultore italiarra izateaz gain, margolari eta
arkitektoa ere bazen eta barrokoko artista esanguratsuenetako bat izan zen. Napolin
jaio zen 1598ko
abenduaren 7an
eta Erroman
hil zen 1680ko
azaroaren 28an. Bere lehen ikasketak bere aitarengandik jaso
zituen, Pietro, eskultore manierista zena, eta Berniniren lan batzuetan bere
influentzia nabaria da. Bere artelanen gaiak gehienbat
hurrengo hauek ziren: erlijiosoak (martirioa, estasia), hilobi-gaiak
(makabroak), zaldienak, iturriak eta mitologikoak.
Beren lan esanguratsuenak hurrengo
hauek dira: “Apolo eta Dafne”, “David”, “San Pedroren plaza”, “Santa Teresaren estasia”,
“Longinoak”, “Urbano VII-aren hilobia” eta “Lau ibaien iturria”.
“Albertoni Beata” deituriko eskultura hau 1671
eta 1674.urteen artean egin izan zen. Orduko Albertoni kardinalak enkargatu
zuen lan hau. Gaur egun, eskultura hau,
Erromako “San Francesco a Ripa” elizan aurki dezakegu. Eskulturaren dimentsioa 188cm-koa da
eta, marmolaz eta jaspe edo harrinabarraz egina dago.
Eskultura honetako gaia erlijiosoa da, eta Albertoni
Beataren estasia ikus dezakegu. Konposizioa diagonala da eta bere eskuekin
mugimendua adierazten du, baita arropen tolesdurekin ere. Modelatua kalitate
askorekin egina dago, sentsazioaren garrantzia nabarmentzeko. Bere aurpegiko
espresio eta keinuek jaungoikoarenganako loturak eragiten dion plazera
adierazten du, emozioz beteta.
Michelangelo.
Bako hordituta:
Michelangelo Buonarroti errenazimendu garaiko eskultore
italiarra izateaz gain, arkitekto, margolari eta olerkaria ere zen, eta
historiako artista handienetako bat bezala kontsideratua da. 1475eko martxoaren
6an jaio zen Toskanako Caprese herrian eta 1564ko otsailaren 18an hil zen
Erroman. Florentzian eta Erroman bizi izan zen gehienbat han bizi baitziren
bere mecenasak, hala nola, Medicis familia eta erromatar aita-santu ezberdinak.
Bere lehen ikasketak Ghirlandaioren tailerrean egin zituen. Bere lan gehienek
gai mitologikoak edo biblikoak dituzte.
Bere obra
esanguratsuenak hauek dira: “David”, “Kapera Sixtinako ganga”, “San Pedro
plazaren zati bat”, “Moises”, “Julio IIa aita-santuaren hilobia”, “ Bako” eta
“Errukia”.
“Bako hordituta”
deituriko eskultura 1497.urtean egin zen. Lan hau, Raffaele Riario kardinalak enkargatu zuen, 1496
urtean, baina jasotzerakoan lana ukatu zuen eta Jacopo Gallik eskuratu zuen.
Beranduago, 1572an Francesco I de Medici-k erosi zuen eskultura. Gaur egun,
Florentzian dagoen Bargelloko museo nazionalean dago.
Eskulturak 203cm-ko altura du eta
marmolez egina dago.
Eskultura honetako gaia mitologikoa da. Bako agertzen da,
ardo eta festen jainkoa, eta bere izenari ohore eginez, ardo katilu bat du
eskumako eskuan. Erdi mozkortuta ageri da, gorputza balantzaka duela dirudi,
eta biluzik dago. Bere atzean ume bat ageri da, ahuntz hankak dituena, Bakoren
eskuko mahatsak lapurtzen saiatzen.
Michelangelok gizakiaren perfekzioa bilatzen du, eta
antzinate klasikoa eredutzat hartzen du. Konposizioa zentrifugoa da eta Bakoren
ezegonkortasuna islatzen du. Modelatua leuna da, eta hala perfekzioa adierazten
du. Bere aurpegian espresioen oreka ikus daiteke.