lunes, 15 de junio de 2015

Kanpoko eta barneko askatasuna

Aupa,
Badakit denbora dexente pasa dela azken sarreratik eta egia esanda blogaz ahaztuta negoen. Baina gaur  sarean nenbilela kasualitatez aurkitu dut eta zer hobe beste lan bat igotzea baino?
Gaurkoan filosofian duela urte bat inguru barneko eta kanpo askatasunari buruz eginiko lan edo hausnarketa antzeko bat dakarkit. Nahiko interesgarria iruditu zitzaidan jarrera ezberdinak alderatzeko aukera ematen baitu.


Kanpoko eta barneko askatasuna 
Kanpoko askatasuna: nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun eran jokatzeko aukera da, betiere legeak onartutakoaren baitan. Kanpoko askatasuna gizarteko esparru juridiko ezberdinen araberakoa izango da. Adibidez, zure ideiak zabaltzeko eskubidea izatea (adierazpen askatasuna). Hau diktadura garaian edo espetxean deuseztatzen da.
Barneko askatasuna (nahimenaren askatasuna) dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea da. Adibidez, nahi duzuna pentsatzeko aukera. Hau substantzia estupefazienteen bidez edo hipnosiaren bitartez galdu daiteke.
Barne askatasuna izatea ezinbestekoa da kanpo askatasuna izateko. Baina kanpo askatasuna ez da baldintza barnekoa izateko.
Bai kanpoko eta bai barneko askatasuna urratzeko era bat, pertsona bat koma egoeran egotea izan daiteke.
Barne askatasuna izateko onartu beharrezkoak dira baldintza hauek:
·         Determinatuta ez egotea
·         Irrazionala (arbitrarioa) ez izatea
·         Aukera ezberdinen inguruan hausnartzea, erabaki onena aukeratzeko

Barneko askatasunaren inguruan dauden jarrera ezberdinak:
  • Determinismoa: Den-dena zerbaiten kausaz gertatzen delako uste osoa dutenen jarrera. Jarrera honek askatasunez jokatzeko aukera guztiak ukatzean datza.
Determinismo motak:
  1. Determinismo kosmologikoa: patua. Estoikoek sortu zuten pentsatzeko era hau, Heraklito Efesokoaren doktrinara joaz. Hauen ustetan, guztiak du arrazoi bat, eta arrazoien multzoak ezin duenez infinitua izan, guztientzat balio duen arrazoi bat egon behar du, unibertsoa zuzentzen duen legea hain zuzen. Honek gizakien patua ezartzen du. Pentsatzeko era honek bi mundu ezberdinetan zatitzen zuen askatasuna: alde batetik kanpo askatasuna, patuaren esku dagoena; eta bestetik barne askatasuna, barne oreka mantenduz patua onartzean datzana. 
  2. Determinismo teologikoa: predestinazioa. Kontrarreforma katolikoaren ondorioz sortu zen pentsatzeko era hau. Protestanteen ustetan, gizakia predestinatua dago eta ondorioz ez du askatasunik nahi dituen erabakiak hartzeko. Katolikoek, ordea, nahiz eta gizakia predestinatua egon, aukeratzeko tarte bat duela uste dute. 
  3. Determinismo zientifikoa: Pentsamolde hau erredukzionista da, munduko fenomenoak kausa bakar batek determinatzen dituela defendatzen baitu.
Determinismo mota ezberdinak daude:
a.       Monismo fisikalista: Pentsamolde honen esanetan, unibertsoan existitzen den oro lege fisiko batengatik determinatua dago. Jarrera hau babesten zuen Einsteinek.
a.       Determinismo fisiologikoa: Hauen ustez, ekintza askeak deritzogunak organismo bizidun ezberdinen fisiologiaren atzeko legeen bidez determinatuak dira. Ivan Pavlovek babesten zuen jarrera hau.
b.      Determinismo psikoanalitikoa: Pentsamolde honen ustetan, giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten dira. Sigmund Freudek babestu zuen hau.
c.       Determinismo ekonomikoa: Jarrera hau marxismoak defendatu zuen eta historiako garai bat aztertzean ekonomiari begiratzea babesten zuten.
d.      Determinismo genetikoa: Determinismo honen ustetan, bakoitzaren biologian (herentzia genetikoan)  daude norberaren ekintzen kausak.
Determinismoari eginiko kritika: Jarrera erredukzionista bat babestuz gero, ezinezkoa da ekintza batzuk justifikatzea: erantzukizuna eskatzea, epai morala, sorkuntza estetiko zein zientifikoa, mundu moral, juridiko, politiko edo erlijiosoa egotea.
  • Askatasun baldintzatua: Hainbat faktorek baldintzatu dezakete eta herentzia genetikoa du oinarri. Honen arabera, ekintza bat askatasunez egiten dugula uste dugu, nahiz eta baldintzatuak izan. eta ondorioz ez gara guztiz aske.